40 gazte boluntariok babes sisteman izan duten ibilbideaz hitz egingo dute
Data: 2024ko urriak 10
Lekua: Ustaritz
Gaia: Gazteen iritziak babes sistemaren harira
INTERREG POCTEFA 2021-2027 programaren EVOLUTION proiektuak sektore pribatuko, publikoko eta boluntariotzako 7 bazkide biltzen ditu, eta mugaz gaindiko gure lurraldean komunak diren hiru gaitan oinarritzen da: ibilbidearen haustura aldi erabakigarri batean, aukera-berdintasuna hezkuntzan eta prebentzioa sare sozialen erabileraren aurrean.
EVOLUTION proiektuko bazkideak, Etcharry Formation Développement eta Deustuko Unibertsitatearen koordinaziopean, 2024ko urriaren 10ean bildu ziren Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden 40 gazteri bidaliko zaien galdetegiari buruz eztabaidatzeko. Inkestan parte hartuko duten gazteek 19 urte baino gehiago izango dituzte.
Elkarrizketatuko diren gazteak, 2024ko maiatzaren 28ko mugaz gaindiko bileran zehaztutako irizpideen arabera hautatuko dira:
- 64 departamentuko haurrak eta nerabeak babesteko sistematik edo Gipuzkoako Foru Aldundiko babes-sistematik igaro izana.
- 19 eta 30 urte bitartean izatea.
- Inoren kargura ez dagoen adingabe migratzailea ez izatea.
- Gutxienez urtebete egon izana babes-sistematik kanpo.
- Galdera-sortaren helburuak osorik azaldu ondoren elkarrizketan beraien borondatez parte hartzea.
- Genero-parekotasuna errespetatuko da (ez binarioak diren pertsonak baztertu gabe).
Galdetegi honen helburua gazte horiek sentitzen dutena jaso eta haurrak babesteko sisteman izan duten esperientziari buruz zer pentsatzen duten ulertzea da, profesionalek ematen dieten laguntza egokitu eta hobetu ahal izan dezaten.
Gazteen eta profesionalen arteko trukeak, hau da, elkarrizketak, 2025eko azarotik martxora bitartean egingo dira. Helburua tresna berritzaileak eta prestakuntza osagarriak sortzea da, gazte hauek behar duten laguntza era egokiagoan eta progresiboagoan emateko.